XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

VIb TALDEA

Talde honetako elementuak hauk dira, oxigenoa, sufrea, selenioa, telurioa, eta polonioa, azken hau erradioaktiboa izanik.

Azken geruzan 2 elektroi s eta 4 elektroi p dituzte, ba dirudi arrunta izango dela kobalentzia zortzikotea osatzeko.

Balentzia-geruzan dauden 6 elektroiak binaka elkar daitezke, hiru bikote osatuz.

Gero, beste bikote bat har dezakete, elementua bikote-hartzaile delarik, eta lotura kobalente datibo bat osatuz:

Kobalentzia honetaz gain, kobalentzia normala agertzen da, s eta p orbitalen arteko hibridazio bat gertatuz.

Elementu hauek ez dituzte M = M loturarik ematen, emango balute, molekulak diamagnetikoak lirateke, eta egiatan paramagnetikoak dira.

Sufreak eta selenioak Mampsub8; molekula ziklikoak ematen dituzte: (...)

Sufrea eta oxigenoa ez-metaleak dira, selenioan propietate metalikoak nabari dira, eta polonioa metalikoa dela ematen du.

M = M' lotura bikoitza soilik SO molekulan agertzen da.

CO molekularen lotura beste era batetakoa da (...)